6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu-gehigarriaren behin betiko onespena

Batzar Orokorrak 2021eko azaroaren 4an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zen kreditu-gehigarriaren espediente bat, aurre egiteko Mairagako Mankomunitatea osatzen duten bi ataletako langileria-gastuen igoerari.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondoren 2021eko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 22an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsia, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK goititzea:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 44.000 euro.

DIRU-SARRERAK goititzea:

3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 35.000 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 9.000 euro.

Tafallan, 2021eko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2117896