6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Tributu Ikuskapenerako Plana, 2022-2024 aldirako eta preskribatu gabeko aurreko ekitaldietarako

Eguesibarko Udaleko alkateak, 2021eko abenduaren 13an, ebatzi zuen onestea Tributu Ikuskapenerako Plana 2022-2024 aldirako (eta preskribatu gabeko aurreko ekitaldietarako). Argitara ematen dira plan hori gorpuzten duten irizpide orokorrak, jarraikiz 13/2000 Foru Lege Orokorraren 137. artikuluari (Tributuei buruzko Foru Legea):

Irizpide orokorrak:

1.a Tributuen gaineko betebeharrak konplitzen direla kontrolatzea eta baloreak egiaztatzea, iruzur fiskala atzemateko eta eraginkortasunez erregularizatzeko.

2.a Udal tributu guztietan zerga-iruzurrak atzematea. Salbuespena ekonomia-jardueren gaineko zerga izanen da, izan behar baitu ikuskapenerako plan berariazko bat. Arreta eta ardura bereziz zainduko da jabari publikoaren erabilera pribatiboaren tasa.

3.a Aztertzea eta egiaztatzea zuzen konplitzen direla tributudunek tokiko ogasun publikoarekin dituzten betebeharrak eta eginbeharrak.

4.a Tributudunaren tributu egoera osoa egiaztatzea, tokiko ogasunaren edozein baliabideri dagokionez edo, bestela, tributu bat edo batzuei dagokienez.

5.a Kudeaketaren arloan, honako lan hauek egitea tributu kudeaketaren arloan: egiaztapen eta ikerketa arloko lanak; egiaztapen mugatuko prozedurak edo baloreak egiaztatzeko lanak, egiten direnak kontraesana dakarten peritu-tasazio prozesuen bidez, hori egitea bidezko denean.

6.a Aztertzea ea zehatzak eta egiazkoak diren tributudunek adierazitako egitateak eta inguruabarrak, zerga bakoitzerako eskatzen diren aitorpenetan nahiz jakinarazpenetan adierazi ere.

7.a Aztertzea ba ote den egitatezko elementuren bat eta zerga arloan garrantzitsua izan daitekeen beste aurrekariren bat, Administrazioak osoki edo hein batean ezagutzen ez duena.

8.a Aztertzea ea zehatzak diren tributudunek tributuen likidaziorako egindako eragiketak, eta erabakitzea haien tributu egoera erregularizatu beharra.

9.a Informazioa eskuratzea, ezagutzeko pertsonek edo entitateek dauzkaten edozein motatako datu edo aurrekariak, tributuen aldetik garrantzizkoak direnak.

10.a Egiaztapen eta ikerketa jarduera sustatzea eta areagotzea, tributua orokortze aldera, eta, horrenbestez, zergen kudeaketa eraginkorrago bihurtzea, herritarrek bermatuak izan ditzaten, zerga kontuetan, beren arteko justizia eta berdintasuna. Orobat, ahal den neurrian handitzea likidatzen eta biltzen diren eskubideak.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko abenduaren 17an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2117853