6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

2022ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Udalbatzak, 2021eko abenduaren 21ean egin bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2022rako:

–Hiri-lurreko ondasunak: %0,14.

–Landa-lurreko ondasunak: %0,14.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %3,5, horiek gauzatzeko aurrekontu materialaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira, baita %10eko karga ere, haren 176. artikuluari jarraituz.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

–Herri-lur/luberrien kanona:

a) Laborantzako finkak: 0,009 euro/m² (8 euro/erregua).

b) Baratzeak eta labore bereziak:

  • Bizilagunak:
  • Lehendabiziko erregua: 0,009 euro/m² (8 euro/erregua).
  • Gainerako azalera: 0,027 euro/m² (25 euro/erregua).
  • Bizilagunak ez direnak: 0,027 euro/m² (lehendabiziko erregutik, 25 euro/erregua).

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Aberin/Muniainen, 2021eko abenduaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2118038