6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Izatezko bikoteen erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2021eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Uharte Arakilgo Udalaren izatezko bikoteen erregistroa arautzen duen ordenantza.

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraituz.

Uharte Arakilen, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2118106