6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2022rako zerga-tasak

Uharte-Arakilgo Udalak, 2021eko abenduaren 20an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, argitara ematen dena jendeak jakin dezan:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat aho batez erabakitzen da 2022rako:

Lehenbizikoa:

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuziorako %0,2405eko karga-tasa ezartzea, eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, %0,8008koa.

2.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren taulako urteko gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8,016 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,7007ko karga-tasa ezartzea.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,202ko indizea aplikatzea.

5.–Tasak.

5.0. Lizentziak ematea eta hirigintzako jarduketak egitea: lizentziak emateagatiko eta hirigintzako jarduketak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean adierazitakoak dira.

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa: 40 m³ seihilekoan. Gutxieneko kuota: 13 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 90 m³ edo gutxiago: 0,3173 euro/m³; 90 m³-tik gora: 0,55 euro/m³.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,49 euro/m³.

5.1.3. Mantentze-lanen kanona: 3,6 euro gehi BEZ.

5.1.4. Kontagailua eta instalazioa: 65 euro.

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 320 euro.

5.1.6. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 400 euro.

5.2. Kable bidezko telebista.

5.2.1. Kable bidezko telebistarako hargunea, 160 euro.

5.2.2. Mantentze-lanen kanona, 30 euro/urtea. Kable bidezko telebistaren zentsua, espedientean agertzen dena, osatzen duten zergadunek ordainduko dute.

5.3. Egur loteak.

5.3.1. Etxerako egur epaitza batengatik, kanona 35 euro izanen da 2022an. Egur epaitza etxe bakoitzeko izanen da, eta lotea eskuratzeko epea, uztailaren 1etik azaroaren 1era.

Uharte Arakilgo Udalak aukera izango du etxeko egur loteen ematean honakoa erabakitzeko: loteak ateratzeko eta garraiatzeko, enpresa espezializatu batekin egitea eta garraio horren kostua interesdunaren kontura izatea.

5.3.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak basozainek kubikatuko dituzte.

5.4. Eremu publikoa okupatzea.

5.4.1. Merkatu txikia: 3 m lineal baino gutxiagoko saltokiak, 3 euro eguneko. 3 eta 6 m lineal arteko saltokiak, 6 euro eguneko. 6 m lineal baino gehiagoko saltokiak: 8 euro. Aitzinetik egiaztatu beharko da EJZn alta emanda dagoela, udalerri nahiz lurralde mailako kuotarekin.

5.4.2 Garabia, kamioi garabiduna, kamioi besoduna edo beste ibilgailu jasotzailea paratzea, 30 euro hilabetea, hilabetea izenik unitate minimoa.

5.4.3. Edukiontzia edo obretako etxola paratzea: 30 euro/hilabetea, gutxienekoa izanik 20 euro.

5.4.4. Aldamioak, hesiak, itxiturak eta ekonomia-jarduera ez den beste edozer paratzea: 30 euro/hilabetea, gutxienekoa izanik 10 euro.

5.4.5. Barrakak eta kalez kaleko salmenta, bestetan.

5.4.5.1. Bestetan barrakak paratzea: 15 euro/eguna. Aitzinetik egiaztatu beharko da EJZn alta emanda dagoela, udalerri nahiz lurralde mailako kuotarekin.

5.4.5.2. Kalez kaleko salmenta, bestetan: 15 euro/eguna. Aitzinetik egiaztatu beharko da EJZn alta emanda dagoela, udalerri nahiz lurralde mailako kuotarekin.

5.4.6. Terrazak eta mahaiak: bide publikoan terrazak eta mahaiak jartzea arautzen duen udal-ordenantzan ezarritakoa.

5.5. Erabilera publikoko udal ondasunak erabiltzea.

5.5.1. Futbol zelaia, aldagelekin: 45 euro hilean, eta 200 euroko fidantza.

5.5.2. Pilotalekua: udal pilotalekuaren ordenantzan ezarritakoak.

5.5.3. Autokarabanen eremua: 5 euro ibilgailu bakoitzeko eta eguneko, gehienez 2 egunez. Eta 2 euro bornea erabiltzeagatik.

5.5.4. Igerilekuak: tarifak 2022ko udako denboraldia baino lehen ezarriko dira.

5.5.5. Hilerria: udal hilerriaren erabilera arautzen duen udal ordenantzan ezarritakoaren arabera.

5.5.6. Herri-larreak: herri-aprobetxamenduak arautzen dituen udal-ordenantzan adierazitakoak.

5.5.7. Musika ekipoa: 10 euro erroldatutentzat/20 euro erroldatu gabekoentzat.

5.6. Agiriak egitea.

Ziurtagiriak: 0,60 euro/unitatea.

Faxa bidaltzea: 0,60 euro orri bakoitzeko.

DIN A3 tamainako fotokopiak: 0,15 euro orri bakoitzeko.

DIN A4 tamainako fotokopiak: 0,10 euro orri bakoitzeko.

Konpultsak: 0,60 euro/unitatea.

Artxiboetan dokumentazioa bilatzea: 10 euro.

Animalia arriskutsuei dagokien dokumentazioa tramitatzea: 45 euro.

Arma txartelen tramitazioa: 25 euro.

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako.

–Telebistaren mantentze-lanetako kanona otsailean igorriko da.

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

–Lurraren gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga urrian igorriko da.

–Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekotan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

–Egur epaitza, hura eskatzeko unean ordainduko da.

Hirugarrena.–Uraren tasan hobari hauek onestea Uharte Arakilen erroldaturik daudenentzat, familia osatzen duten kideen kopuruaren arabera eta familiak LGSaren aldean hilabetean dituen diru-sarreren arabera, taula honi jarraikiz:

LGS EDO GUTXIAGO

LGS + %10

LGS + %20

Kide kopurua, 1-2

%90

%75

%50

3tik gora

%100

%90

%75

2022rako LGS 1.000,00 euro da hilean.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Eskaera.

–Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

–Udal Erroldaren bizikidetzako ziurtagiria.

Hobaria urteko lehen hiruhilekoan eskatuko da, eta epe hori luzaezina da.

Laugarrena.–Gainerako tasa eta prezio publikoak, dagozkien ordenantzetan edo erabakietan agertzen diren moduan.

Bosgarrena.–Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik aitzina hartuko du indarra.

Uharte Arakilen, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2118104