6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Aldaketa udal ordenantzetan 2022rako.
Hasierako onespena

Tulebrasko Udalak, 2021eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren ordainarazpenei dagozkien ordenantza, tarifa eta igorpenetan, 2022rako. Aldaketa indarrean jarriko da 2022ko urtarrilaren 1ean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak, tarifak eta igorpenak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tulebrasen, 2021eko abenduaren 22an.–Alkatea, Andrés Planillo Torres.

Iragarkiaren kodea: L2118013