6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2022ko lan-egutegiaren onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Alkateak ohiko osoko bilkurak egiteko egunen berri eman du; horiek eginen dira, hain zuzen, martxoaren 15an, ekainaren 21ean, irailaren 20an, eta abenduaren 20an.

Ikusirik 140/2021 Ebazpena, maiatzaren 13koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala (2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa).

Ikusirik aurkeztutako proposamena, Udalbatzak aho batez erabaki du:

Lehena.–Tebas-Muru Artederretako Udalaren 2022ko lan-egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2022rako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 16a: herriko jaieguna.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.

Bigarrena.– Urteko lanorduen banaketa hau ezartzea: administrazioko urteko lanaldian, benetako lanorduen kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.

Tebas-Muru Artederretako Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua honela banatuko da:

a) Eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.

b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.

c) Lan ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun balioduna izanen da, baina zerbitzurik gabekoa, abenduaren 5a.

Aurreko apartatuetan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko familia-arrazoiengatik, lana eta familia kontziliatzeagatik edo zerbitzuaren beharrengatik lanaldi bereziren bat dutenei, murriztua edo malgua. Horiek berariazko lan akordioa izanen dute.

Hirugarrena.–Lanaldiko atsedenaldia honela arautzea: eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez hogei minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 13:00etara bitartean hartzen ahalko da.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tebas-Muru Artederretako Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da”.

Tebas-Muru Artederretan, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2117894