6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2022ko karga-tasak

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2021eko abenduaren 14an egindako osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen, hitzez hitz:

“Ikusirik otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen bidez aldatu egin dela kontribuzioaren karga-tasa (Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformari buruzko Foru Legea), eta, ondorioz, %0,25 eta %0,50 artean egon behar duela.

Bat etorriz bederatzigarren xedapen iragankorrarekin: “Foru lege honek indarra hartzen duenean lurraren kontribuzioaren tasa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 139. artikuluan ezarritako gutxienekoa baino baxuagoa duten udalerriek, foru lege honen bigarren artikuluaren bosgarren zenbakian ezarritako terminoetan, bost urteko epea izanen dute tasa igotzeko, aipatutako 139. artikuluan ezarritako tartean kokatzeraino”.

Ikusirik 2021erako karga-tasa %0,17koa zela, %0,19ra igotzea proposatzen da, eta urtero gradualki igotzea legez ezarritako gutxienekora iritsi arte.

Gainerako zergetarako, alkateak adierazi du bere horretan mantendu nahi dituela 2021eko karga-tasak.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez (gainbalioa) eta aplikatzeko koefizienteei dagokienez, proposatzen da erreferentziatzat hartzea martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2022rako onesten diren gainbalioaren zergaren gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), Udalbatzak honako hau erabaki du, aldeko bost boto emanda Agrupación Independiente Tiebas-Campanas-Muruarte taldeko zinegotziek, eta PSN-PSOEko zinegotzia absteniturik:

ERABAKIA:

“Lehenbizikoa.–Onestea 2022rako karga-tasak. Hona hemen:

a) %0,19ko karga-tasa ezartzea, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

b) %3,78ko karga-tasa ezartzea, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.

c) 1,30eko indizea ezartzea gutxieneko kuoten gainean, ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

d) %14,49ko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako.

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udaleko iragarki-taulan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Foru Legea).”

Tebas-Muru Artederretan, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2117893