6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2022rako lan-egutegia eta egun baliogabeen aitorpena

“Alkateordeak 2022ko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: apirilaren 9ko 140/2021 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena (2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa). Hona hemen:

1.–Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, baita Sunbillako gainerako jaiegunak ere:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 1a: Bertako jaieguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 11, 12a eta 14a: Herriko festa egunak.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Urteko lanegunak 246 dira eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.

Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 7:40etik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute malgutasunez.

Aipatu lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.); horiek lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.

Sunbillako Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 7:40etik 13:00ak arte da, astelehenetik ostiralera.

Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:

Lehena.–Onestea 2022. urterako lan-egutegia.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Sunbillako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea”.

Sunbillan, 2021eko abenduaren 17an.–Alkateordea, José Francisco Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2117945