6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren 2021eko abenduaren 21eko ebazpen baten bidez, 2022. urteari dagokion lan-egutegia onetsi zen. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

“Lehena.–2022ko jaiegunen lan-egutegia onestea Sesmako Udalaren zerbitzuko langileentzat; hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 23a: Las Nievas, herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta aurreko paragrafoan jaiegun deklaratu direnak. Abuztuaren 22a, 24a, 25a eta 26a, urtarrilaren 7a, urriaren 31 eta abenduaren 9a baliodunak izanen dira epeak zenbatzeari dagokionez, bulegoak itxita egonen badira ere.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako eta 2022ko lan-egutegian jasotako jaiegunetan. Orobat egonen dira itxita abuztuaren 22an, 24an, 25ean eta 26an, urtarrilaren 7an, urriaren 31n eta abenduaren 9an.

Bigarrena.–1.592 ordukoa izanen da Sesmako Udalaren bulegoetako lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 07:45etik 15:00ak arte.

Abuztuaren 19an bulegoak 12:00etan itxiko dira, eta abenduaren 23an eta 30ean, berriz, 13:00etan.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia izanen da 9:00etatik 14:00ak arte.

Laugarrena.–Egun baliogabeen deklarazioa udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Sesman, 2021eko abenduaren 21ean.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2117954