6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Larreak adjudikatzea. Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa

Erromantzatuko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hogeita hamar egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri-lurretako aprobetxamenduari buruzko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, aprobetxamendu-eskaera aurkez dezaten, ondotik azaltzen diren herri-lurretako aprobetxamenduen adjudikaziorako, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez, Udalaren Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz. Hona hemen:

–Usungo belarrak.

–Berroiako belarrak.

Erromantzatuan, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2117899