6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2022ko lan-egutegia

Alkate udalburuaren abenduaren 30eko 81/2021 Ebazpenaren bidez onetsi da 2022ko lan-egutegia Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileentzat. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:

“Lehena.–2022ko lan-egutegia onestea Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileentzat, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Funtzio Publikoaren estatu-idazkariaren 2021eko azaroaren 24ko ebazpenean, zeinaren bidez ezartzen baitira 2022an epeen zenbaketarako baliogabeak izanen diren egunak Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan, eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 140/2021 Ebazpenean, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala (2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa); hala bada, igandeez gain, honako jaiegun hauek ezartzen dira 2022. urterako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 24a: San Bartolome.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Bigarrena.–Aditzera ematea egun baliogabeak direla larunbatak, igandeak eta jaiegun deklaraturikoak, eta ohartarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.8 artikuluan ezarritakoarekin bat, egun bat epeen zenbaketarako baliodun edo baliogabe deklaratzeak ez duela berez erabakitzen administrazio publikoetako lantokiek nola funtzionatu, lan-denbora nola antolatu, eta herritarrek erregistroak noiz erabili.

Hirugarrena.–Lan-egutegia erregularizatzearen ondorioetarako, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek hartuko dira lanik gabeko eguntzat (udal bulegoak itxita egonen dira):

–Urtarrilaren 7a.

–Abuztuaren 25a, 26a eta 29a, San Bartolomeren festen kariaz.

–Urriaren 31.

–Abenduaren 9a.

Laugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan.”

Ribaforadan, 2021eko abenduaren 21ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2117952