6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2022ko zerga-tasak, karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Orkoiengo Udalak, 2021eko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, zerga- eta karga-tasak eta tasa eta prezio publikoen aldaketak onetsi zituen 2022rako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2118080