6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

2022ko zerga-tasak

Okoko Udalak, 2021eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta ehuneko hauek onetsi zituen 2022ko ekitaldi ekonomikorako. Hona hemen:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,140ko tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: gutxieneko tasa, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 176. artikuluari.

Karga-tasa hauek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Onespen erabakiaren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Okon, 2021eko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Roberto Arbizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2117919