6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

AE-8 plan partzialaren aldaketa, AR-4 banaketa eremuko 60.etik 63.era bitarteko lurzatietan. Aldaketa egin aurreko jatorrizko egoerara itzultzeko eskaera. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko abenduaren 16ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen honako dokumentu hau: “AE-8 plan partzialaren aldaketa AR-4 banaketa eremuko 60.etik 63.era bitarteko lurzatietan. AR-4 banaketa eremuko 60.etik 63.era bitarteko lurzatietako AE-8 plan partziala aldatu aurreko jatorrizko egoerara itzultzeko eskaera”.

Espedientea ikusgai dago Udalaren Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Obanosen, 2021eko abenduaren 16an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2117909