6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa xehakatua Udal Planean, UE-4.2.2 exekuzio unitateari dagokionez. Hasierako onespena

Alkate udalburuaren 2021eko abenduaren 21eko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen aldaketa xehakatua egitea Mendabiako Uda Planean, UE-4.2.2 exekuzio unitateari dagokionez, Productos Trevijano SLk sustatuta (IFK: B26238220).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3. eta 72. artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mendabian, 2021eko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2117925