6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 57. lurzatian.
Hasierako onespena

Los Arcosko Udaleko alkate udalburuak, 2021eko abenduaren 17an, honako ebazpen hau eman zuen: Hasiera batez onestea M.ª Ángeles Álvarez de Eulatek eta Miguel Ángel Barrigók sustatutako xehetasun-azterketa, Los Arcosko (Nafarroa) 6. poligonoko katastroko 57. lurzatiari buruzkoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Los Arcosen, 2021eko abenduaren 17an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2117889