6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Epatze-deia, 21-02117 gora jotzeko errekurtsoan, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari buruz

Carmelo Martínez Velascok 21-02117 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, “C. M. V. Maderas Tratadas, Sociedad Limitada” sozietatearen izenean eta hura ordezkatuz, likidazio baten kariaz aurkezturiko berraztertzeko errekurtsoari emaniko isilbidezko ezespenaren aurka; likidazio hori hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari zegokion, eta Alkatetzaren 2017ko urriaren 10eko ebazpen baten bidez onetsi zen.

Horregatik, pertsonak edo entitateak epatzen dira, baldin eta, errekurtsogilearen uziak baietsiz gero, haien eskubide edo interes legitimoak ukitzen ahal badira, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, haien eskubidearen aldekoa dela uste badute.

Lodosan, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Lourdes San Miguel Rojo.

Iragarkiaren kodea: L2118108