6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak enkante publikoa eginen du oihan lote baten aprobetxamendua esleitzeko erabilgarritasun publikoko 45. Mendian, eta hauek dira haren ezaugarriak:

1. Lotea: 3.206 pinu larizio, 1.859 metro kubiko egiten dutenak; 29.004,00 euroko balioa dute.

Enkantea arautzen duten pleguak Lizoainibar-Arriasgoitiko Udaletxeko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratzen den iragarkian egonen dira eskuragarri.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Lizoainibar-Arriasgoitiko Udaletxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira. Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Hurrengo eguneko 13:00etan irekiko dira proposamenak.

Lizoainen, 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2118265