6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2022ko lan-egutegia

Lesakako Udalak, 2021eko abenduaren 23an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2022ko lan egutegia, Lesakako Udalaren zerbitzuko langileentzat; hala, zehaztu zuen zein izanen diren 2022an ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, honen arabera:

–140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 154a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri egunaren biharamuna.

Gainera, herriko jaiegun ezartzen dira otsailaren 28a, uztailaren 7a, 8a eta 9a, herriko jaia eta herriko bestak direlako.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Lesakako Udaleko urteko lanaldiak 1.592 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:

a) Eguneko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 30 minutukoa izango da astelehenetik ostegunera, 7: 30etik 15:00etara, eta 6 ordu eta 30 minutukoa ostiraletan, 7:30etik 14: 00etara. Konpentsatzeko, langile bakoitzak 1,5 ordu libre hartuko du urtean zehar.

Halaber, uztailaren 6an lanaldia goizeko 12:00etan amaituko da eta azaroaren 24an 14:00etan.

b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 7:30etatik 15:00ak arte izanen da.

c) Aurreko a) apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeko langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, errespetatu beharko dute orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua.

Betiere, 2022rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Ondorio horietarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Lesakan, 2021eko abenduaren 24an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2118124