6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aurrekontuko 8/2021, 9/2021 eta 10/2021 aldaketak.
Behin betiko onespena

Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betikoz onetsirik gelditu dira 8/2021, 9/2021 eta 10/2021 aldaketak. 2021eko irailaren 28an onetsi ziren hasiera batean eta 2021eko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 9an.

Horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aldaketak argitaratzen dira:

2021eko aurrekontuko 8., 9. eta 10. aldaketak

GASTUA:

6. kapitulua: 72.000 euro.

FINANTZIAZIOA:

7. kapitulua: 33.450,77 euro.

8. kapitulua: 38.549,23 euro.

Leitzan, 2021eko abenduaren 27n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2118252