6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketak, ordenantza orokorrean, arau eta ordenantza fiskaletan eta zerga-tasetan 2022rako. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin bilkuran, 2022ko ekitaldirako zerga arloko erabakiak hartu zituen eta, halaber, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza orokorretan, arau eta ordenantza fiskaletan eta/edo, behar den kasuetan, halakoei dagozkien tarifei buruzko eranskin edo artikuluetan; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean. Hona hemen:

1. Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Hasiera batez onesten dira ondoren zehazten diren karga-tasak, koefizienteak eta indizeak, Udalak nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, indarrean egon daitezen 2022ko ekitaldian.

2. Hasiera batez onestea aldaketa egitea honako ordenantza fiskaletan eta/edo, behar den kasuetan, halakoei dagozkien tarifei buruzko eranskin edo artikuluetan:

–7. arau fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena (5. artikulua: tarifak).

–6. ordenantza fiskala, bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

–10. ordenantza fiskala, Larragako udal hilerria erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituena.

–Larragako udal hilerria arautzen duen ordenantza (18. ordenantza).

3. Jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aipaturiko ordenantzen, arau eta ordenantza fiskalen eta zerga-tasen aldaketaren hasierako onespenari dagozkion espedienteak, interesdunek aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Lehen aipaturiko epea iragandakoan, inork alegaziorik aurkeztu ez badu, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Horrez gain, aldaketen testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larragan, 2021eko abenduaren 24an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2118115