6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

2022ko zerga-tasak

Itzagaondoko Udalak, 2021eko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen onestea honako zerga-tasa hauek, indarra hartuko dutenak 2022ko urtarrilaren 1ean:

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

1. Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera: Ezarrita daudenak martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

2.–Karga eskala, tasak denbora-tarteka:

–0 eta 5 urte bitartekoak: %15.

–5 eta 10 urte bitartekoak: %12.

–10etik 15 urte bitartekoak: %10.

–15 urtetik goiti %8.

Lurraren kontribuzioa: %0,20.

Ardatzen, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2118148