6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

2022rako karga-tasak

Irañetako Udalak, 2021eko abenduaren 21ean egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, ondotik ematen dena orok jakin dezan:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat aho batez erabakitzen da 2022rako:

Lehenbizikoa.

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuziorako %0,26ko karga-tasa eta landa-lurren ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, %0,60koa ezartzea.

2.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluaren taulako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gorakadaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,00ko karga-tasa ezartzea.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gutxieneko indizea aplikatzea; 1,2koa, alegia.

5.–Tasak:

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa: 40 m³ seihilekoan. Gutxieneko kuota: 13 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 0,37 euro/m³ 40 m3-tik aitzina.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,43 euro/m³.

5.1.3. Mantentze lanetako kanona: 3,6 euro, gehi BEZa.

5.1.4. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 200 euro.

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 300 euro.

5.2. Epaitzak.

5.2.1. Bi urtetan behin etxerako egurraren lote batengatik, kanona 100 euro izanen da. Epaitza eskuratzeko epea urtebete da.

5.2.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteak kubikatuko ditu. Horiek eskuratzeko epea bi urte da.

5.3. Auzolanak: urtean lau auzolan (60 euro bakoitzeko).

Bordaren tarifak: Basokoetxea Bordako jolas jarduera pribatuen erabileraren ordenantzan jasotakoak.

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako:

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga urrian igorriko da.

Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekoetan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

Epaitza uztailean banatuko da.

Hirugarrena.–Gainerako tasak eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Laugarrena.–Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Irañetan, 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Ainhoa Beraza Maiza.

Iragarkiaren kodea: L2118260