6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2022ko karga-tasak

Eulateko Udalak, 2021eko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma zuela, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat, erabaki zuen:

1. 2022ko ekitaldian aplikatu beharreko karga-tasa eta tasa hauek onestea:

–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,196.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,50

20 urte edo hortik gora

0,52

19 urte

0,14

18 urte

0,13

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,13

7 urte

0,30

6 urte

0,36

5 urte

0,28

4 urte

0,20

3 urte

0,11

2 urte

0,06

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa: balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea, %8koa, alegia.

–Ura:

  • Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 28 euro urtean.
  • Kontsumoa: 0,20 euro/metro kubikoa neguan eta 0,58 euro/metro kubikoa udan.

–Belarra:

  • Azienda xehea: 0,47 euro/buru.
  • Azienda larria: 3 euro/buru.

–Lur okupatuak:

  • Herri barnean: 5 euro metro koadroko.
  • Herritik kanpo: 1,5 euro metro koadroko.

2. Erabaki honek indarra hartuko du 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

3. Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udalaren iragarki-taulan.

Eulaten, 2021eko abenduaren 22an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2118030