6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Udal bulegoetako 2022ko egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Udalbatzak, 2021eko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki du:

1.–2022ko jaiegunen lan egutegi hau onestea Etxarri Aranazko Udalerako:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langilearen Eguna.

Ekainaren 13a: San Kiriko

Ekainaren 16a: San Adrian

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 1a,2a eta 3a: Herriko Jaiak.

Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udalerako adierazitako jaiegunak.

2.–Etxarri Aranazko Udaleko langileen lanaldiaren urteko zenbaketa 1592 ordutan ezartzen da, 138/2017 Foru Aginduan zehaztutakoa betez. Zehazki, banaketa ondoan zehazten den moduan egingo da:

Eguneko lanaldia astelehenetik ostiralera zehazten da, eta 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.

Langile bakoitzak 27 opor egun izango ditu, eta 3 egun gehiago afera propioetarako. Horretaz aparte, langile bakoitzak 21 ordu eta 20 minutuko poltsa bat izango du, urteko lanaldiaren banaketa doitzeko. Ordu hauek era librean hartuko dira, betiere arduradunaren oniritziarekin eta zerbitzuko premiei begiratuta.

3.–Erregistro orokorra 10:00etatik 14:00etara egonen da irekita, jendea hartzeko.

Abuztuaren 4an eta 5ean udal bulegoen jendaurreko ordutegia 13:00ak artekoa izango da.

4.–Erabakia Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ondorioak sor ditzan.

5.–Erabakia Udalean zerbitzu ematen duten langileei jakinaraztea, haien ezaguera eta ondorioetarako.

Etxarri Aranatzen, 2021eko abenduaren 24an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2118211