6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2022ko zerga-tasak

Etxarri Aranazko Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, onetsi zuen zerga-tasak ezartzea 2022ko ekitaldirako; hona hemen:

1.1. Kontribuzioa: karga-tasa %0,25.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa %5.

1.3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: karga-tasa %10,18. Koefizientea: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995. Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,4

2.–Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Erabaki hau TRACASAri jakinarazi, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Etxarri Aranatzen, 2021eko abenduaren 24an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2118210