2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2022ko tasak eta prezio publikoak
Etxarri Aranazko Udalak, 2021eko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran:
Alkateak egindako proposamena entzunda: 2022ko tasa eta prezio publikoak izoztu eta mantentzea, alegia.
Ikusita Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen 2/1995. Foru Legea, eta Nafarroako Toki Administrazioa arautzen duen 6/1990. Foru Legea.
Aurten eta aurreko urteetan aldatu ez diren ordenantzak eta haien eranskinak indarrean jarraitzen dutela ulertuz.
Guzti hori dela eta, Udalbatza honek
ERABAKI DU:
1.–2022. urterako tasa eta prezio publikoak izoztu eta mantentzea.
2.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Etxarri Aranatzen, 2021eko abenduaren 24an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.
Iragarkiaren kodea: L2118209