6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXABARRI

10/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Etxabarriko Kontzejuak, 2021eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontuan 10. aldaketa egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Etxabarrin, 2021eko abenduaren 21ean.–Kontzejuko burua, Ignacio Galdeano Ancin.

Iragarkiaren kodea: L2117922