6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Udal liburutegiaren erabilera arautzen duen erregelamendua. Hasierako onespena

Deikazteluko Udalak, 2021eko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal liburutegiaren erabilera arautzen duen erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako erregelamendua ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako erregelamendua behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Deikaztelun, 2021eko abenduaren 21ean.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L2117942