6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

Bikote egonkorren gaineko ordenantza.
Indargabetzea

Bidaurretako Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bikote egonkorren gaineko ordenantza indargabetzea.

Ordenantzaren indargabetzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da ordenantzaren indargabetzea.

Bidaurretan, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.

Iragarkiaren kodea: L2117916