6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

2022ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak ezartzen duenari jarraikiz, Udalak, osoko bilkuran, ondoko hau erabaki du aho batez, hortaz, legeak eskatzen duen gehiengoa izanik:

ERABAKIA:

1. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasak onestea:

–%0,15eko karga-tasa ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gainean.

–%1,10eko karga-tasa aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergarako ezarritako kuotan.

–%3,00ko karga-tasa aplikatzea lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergan.

–%12,00ko karga-tasa ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bidaurretan, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.

Iragarkiaren kodea: L2117914