6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Aldaketa, Udal aretoen eta lokalen erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2021eko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Beraskoaingo udal aretoen eta lokalen erabilera arautzen duen ordenantza. Ordenantza hori 2020eko abuztuaren 11n onetsitakoaren osagarri izanen da, eta biak egonen dira indarrean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.

Beraskoainen, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2117927