6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2022rako.
Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2022. urterako.

2021eko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 8an, bai eta Udalaren ediktu-taulan ere, jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia.

Jendaurrean egoteko aldia, hogeita hamar egunekoa, iragan da inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik; hartara, behin betikoa bilakatu da hasierako onespenaren erabakia.

Inguruabar hori ematen da argitara, behin betiko testuarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.

2022. urterako hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasak behin betiko testu hau du:

URTEKO KARGA-TASA 2022rako

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa

%0,307

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

Barañainen, 2021eko abenduaren 24an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2118107