6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Eultza sektorea garatzeko. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, behin betiko onetsi zuen Eultza sektorea garatzeko plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Eultza Jaurerriko UE-1 eta UE-2 konpentsazio-batzordeek sustatu dutena.

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin, testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

ERANSKINA

Plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena Eultza sektorea garatzeko (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2117061