6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2022rako tasak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin ohiko bilkuran, erabaki du, besteak beste, Agoizko Udalaren 2022ko ekitaldirako tasak eta zerga-tasak onestea.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Agoitzen, 2021eko abenduaren 21ean.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2118023