6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren abenduaren 20ko 787/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2022ko lan-egutegia, Antsoaingo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Hona hemen haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Onestea Antsoaingo Udalaren zerbitzuko langileen 2022ko lan-egutegia, eta, hartara, jaiegun deklaratzea egun hauek:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 7a eta 8a: sanferminak.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 16a: Herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Bigarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 da, indarreko legediarekin bat, salbu eta beren ezaugarriengatik eta legearen arabera beste bat duten lanpostuetan.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta, ediktu bidez, Antsoaingo Udalaren iragarki-taulan ere.

Seigarrena.–Udaleko langileei komunikatzea ebazpen hau eta lan-egutegia.

Antsoainen, 2021eko abenduaren 24an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2118134