6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 5ekoa, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez agintzen baita Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki-erakundeei 2022. urteari dagokion finantzaketaren ezohiko ordainketa egitea.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 50. artikuluan ezartzen da oinarrizko gizarte zerbitzuen eta horiek ematen dituzten programen finantzaketa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako toki-erakundeen kontura izanen dela. Foru lege horren babesean eman zen 48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema. Foru dekretu horren atarian honako hau aipatzen da: “Berritasun bat sartzen da: Nafarroako Gobernuaren ekarpenaren %20ko gutxieneko justifikazioa, berariazko kostuen kontzeptuan, gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuei sostengua emateko jarduketetan”. Horrela lortu nahi da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek behar adinako finantzaketa izatea beren oinarrizko eginkizunetako bat (larrialdi sozialei aurre egitea) gauzatzeko, eta hori guztia Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen finantzaketaren esparruan. Nafarroako Gobernuaren 2020ko azaroaren 18ko Erabakiaren bidez, onetsi zen izenpetzea Eskubide Sozialetako Departamentuaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki-erakundeen arteko lankidetza hitzarmenak programen eta finantzaketaren arloetarako. Hitzarmen horiek 2020tik 2023ra arteko indarraldia dute.

Maiatzaren 29ko 20/2020 Errege Lege-dekretuaren bidez, Gizarte Segurantzan kotizazio gabeko prestazio bat ezarri zen, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera izenekoa. Prestazio horren xedea da ekonomikoki kalteberak diren pertsonen oinarrizko premiak asetzea. Prestazio hori bateragarria da azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legeak ezarritako errenta bermatuarekin, eta bi prestazioen artean ezin izanen dira inolaz ere gainditu errenta bermatuaren gehieneko zenbatekoak. Errege lege-dekretu horren babesean, Nafarroako Foru Komunitatean, prestazio hori jasotzeko eskubidea ematen duen kalteberatasun ekonomikoa egiaztatzeko, prozedura bat erabiltzen da Nafarroako Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren artean datu fiskalak trukatzeko. Berriki, programazio akats tekniko bat gertatu da truke horretan, eta, horren ondorioz, Nafarroako bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren 1.265 titularri prestazioa eten zaie, eta muturreko prekarietate ekonomikoko egoeran geratu dira.

Ikusi da Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuaren txostena, 2022an Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen finantzaketaren aparteko ordainketa bat egiteko proposamenari buruzkoa.

Departamentu honetan Ogasunekoak duen kontu-hartzaile delegatuak horretarako adostasuna eman du.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondoren aipatzen diren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titularrak diren toki-erakundeei honako zenbateko hauek baimentzea, xedatzea eta ordaintzea. Zenbatekoak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ezohiko ordainketa bati dagozkio, administrazio akats baten ondorioz prestazioa jaso ezin izan duten bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren hartzaileentzako larrialdi sozialeko laguntzak finantzatzeko, 2022ko gastu-aurrekontuko “Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak” izeneko 900003 91600 4609 231502 partidaren kargura:

IFK

ERAKUNDEA

EZOHIKO ORDAINKETA

P-31/42286H

Allo aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

8.190,52

P-31/22891I

Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

12.150,42

P-31/42431J

Antzin-Ameskoako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

1.406,91

P-31/42193F

Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

3.414,47

P-31/02300E

Aranguren Ibarreko Udala

4.795,92

P-31/03800C

Artaxoako Udala

5.527,89

P-31/27510J

Auñamendi Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

2.042,47

2.042,47

Barañaingo Udala

18.565,37

P-31/39171G

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

46.023,92

P-31/28251J

Buñuel aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

17.902,08

P-31/26600J

Burlatako Udala

28.210,97

P-31/38024I

Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

5.464,48

P-31/27648H

Queiles Ibarreko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

29.653,64

P-31/39650J

Cintruenigoko eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

31.451,63

P-31/90700I

Zizur Nagusiko Udala

13.364,77

P-31/07600C

Corellako Udala

39.880,94

P-31/47827D

Malerrekako Mankomunitatea

5.249,90

P-31/08500D

Eguesibarko Udala

21.147,49

P-31/05000H

Baztango Udala

4.589,34

P-31-09600A

Lizarrako Udala

40.066,97

P-31/35587H

Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

3.276,66

P-31/54894D

Uharteko eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

11.081,46

P-31/24617F

Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

6.272,94

P-31/57636F

Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

4.157,65

P-31/21648D

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

1.453,19

P-31/61393H

Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

30.308,69

P-31/22135A

Los Arcoseko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

2.980,26

P-31/53298I

Noaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

26.360,78

P 3157699D

Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

15.797,97

P-31/90800G

Orkoiengo Udala

13.167,00

P-31/20100G

Iruñeko Udala

412.555,35

P-31/19263F

Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

24.514,97

P-31/41162B

Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

8.539,41

P31/35860I

Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

469,93

P-31/35199B

Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

41.737,29

P-31/46280G

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea

6.330,71

P-31/22700B

Tafallako Udala

10.428,35

P-31/23200B

Tuterako Udala

62.686,47

P-31/37383J

Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

1.088,65

P-31/21149C

Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

21.944,27

P-31/25100B

Vianako Udala

9.050,27

P-31/25879A

Irantzu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

4.577,87

P-31/25800G

Atarrabiako Udala

16.957,86

GUZTIRA

1.074.838,10

2. Transferentzia egiten da oinarrizko gizarte zerbitzuen eremu bakoitzean identifikatutako pertsonei laguntza bat emateko, xedea izanik konpentsatzea bizitzeko gutxieneko diru-sarrera ordaintzeko atzerapena edo hura ez ordaintzea, hartzaile bakoitzaren diru-sarrerak kalkulatzeko erabili den informazio fiskalean atzemandako akatsen ondorioz. Beraz, horiek finantzatzen dituen Eskubide Sozialetako Departamentuak akordio bat eginen du Ministerioarekin, dagokion konpentsazioa eman diezaion ordaindu behar dituen bizitzeko gutxieneko diru-sarrerako zenbatekoengatik, edo hartzaileei exijituko die itzultzeko Ministerioak azkenean ordaintzen dizkien zenbatekoak, bizitzeko gutxieneko diru-sarrerakoak, hain zuzen, aipatutako akatsak ukitutako aldiari dagozkionak. Dirulaguntza hau eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera ezin izanen dira inola ere kobratu kontzeptu beragatik.

Hala badagokio, dagokion itzulketa eskatu ahal izateko, toki-erakunde bakoitzak Eskubide Sozialetako Departamentuari jakinarazi beharko dizkio transferentziaren xede diren laguntzak jaso zituzten pertsonak eta ordaindutako zenbatekoak.

3. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, hartzaileek ezagut ditzaten laguntzaren arrazoiak eta bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren geroagoko ordainketaren ondorioak.

4. Ebazpen hau finantzatutako toki-erakundeei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea haren aurka aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 97. artikuluarekin, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, dagokion epaitegiari zuzendua, epe berean.

5. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridiko-administratiboaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora eta Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuko Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 5ean.–Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Andrés Carbonero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F2200201