45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Ordenantza, eguzki-energia berriztagarria biltzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2022ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eguzki-energia berriztagarria biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Vianan, 2022ko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2202574