45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jakinarazpenak egoitza elektronikoaren bidez egiten hastea

Tuterako Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoaren ordenantza. Erabaki hori 2015eko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 30ean, argitaratu eta ondoko hogeita hamar eguneko jendaurreko epea iraganik, ez zenez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, ordenantza behin betiko onetsi zen.

Ordenantza argitara eman zen 2015eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4an; bertan, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea onetsi zen, https//:sede.tudela.es domeinuarekin.

2022ko urtarrilaren 2an, Tuterako Udala jakinarazpen elektronikoak egiten hasi da, eta horiek nahitaez erabili behar dituzte urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritako legezko betebehardunek (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Hori dela eta, komeni da iragarki hau argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2022ko otsailaren 14an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2202283