45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Ikerketa, 1. poligonoko 19. lurzatiaren titulatasunari buruz. Jendaurrean jartzea

Orisoaingo Udalak, 2022ko otsailaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen legez ezarritako ikerketa espedientea hastea, zehazteko 22 m² ingururen titulartasuna, metro horien aldea baitago 1. poligonoko 19. katastro-lurzatiko finkaren eskrituran azaltzen den azaleraren (118 m²), udal katastroan azaltzen den azaleraren (79 m²) eta estalkiaren azalerari buruz 1929an egindako interpretaziotik ustez zegoen azaleraren artean (101 m²).

Zuzenean ukiturik daudenei banan-banan jakinarazteaz gain, eta bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 38. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelemandua), baita horretarako prestatu den txosten juridikoarekin ere, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azter dadin eta, hala bada, alegazioak egin daitezen, bai eta eskubideak babesteko agiri guztiak aurkeztu ere.

Orisoainen, 2022ko otsailaren 14an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2202243