45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Etxeko laguntza-zerbitzuaren tarifak

Olorizko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egindako osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, hasiera batez onesteko 2022rako tarifen eranskina, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzarako. Ordenantza hori argitaratu zen 2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aldaketa horiek behin betiko onesten dira eta testu osoa argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oloritzen, 2022ko otsailaren 17an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

ORDENANTZA, ETXEKO LAGUNTZA-ZERBITZUA ARAUTZEN DUENA

2011ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 20an.

TARIFEN ERANSKINA

Janariaren tarifari dagokion prezio publikoa izanen da haietaz arduratuko den enpresarekin hitzarturiko adjudikazio prezioa: 7,77 euro/otordua (BEZa barne). Baldin aurretik ezarritakoan ez baizik beste prezio batean adjudikatzen bada kontratua, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2022ko tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 22,27 euro da. Prezio hori atera da ordenantza honetako testuaren 10. artikuluan egindako arauketaren arabera.

Iragarkiaren kodea: L2202532