45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

Udal ordenantza, instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Oizko Udalak, 2021ko ekainaren 24an egindako bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

“Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Oizko udalerrian instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak arautzen dituen ordenantza, proposaturiko testuarekin bat, espedientean baitago.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 30 eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Oizen, 2022ko otsailaren 3an.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L2202545