45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Epatzea 21-02357 gora jotzeko errekurtsoan, 2021eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

Epatzea interesdun direnak Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 21-02357 gora jotzeko errekurtsoan. Yoana Hernández Ibañezek jarri zuen errekurtsoa, Milagroko Udalak 2021eko irailaren 7an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka; 2021eko plantilla organikoa behin betiko onesteari buruzkoa zen.

Ikusirik zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– partzialki garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Milagron, 2022ko otsailaren 15ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2202266