45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

4. poligonoko 218. lurzatiaren besterengarritasun-deklarazioa ematea eta jendaurrean jartzea, ondotik Nasuvinsari lagatzeko, bertan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko

Irunberriko Udalak, 2022ko otsailaren 10eko osoko bilkuran, eta besterengarritasun-deklarazioa egin ondoren, erabaki zuen hasiera batez onestea Irunberriko 4. poligonoko 218. katastro-lurzatiaren doako lagapena, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoaren alde, bertan babes ofizialeko etxebitzak sustatzeko, aipatu erabakian ezartzen diren baldintza, muga eta bermeekin.

Arlo horretan indarrean den araudian ezarritakoarekin bat, jendaurreko epea irekiko da, hamabost egunekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, eta hartan bidezko diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dira.

Irunberrin, 2022ko otsailaren 11n.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2202159