45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Herri-lurraren desafektazioa, 5. poligonoko 340. lurzatian, ondoren 1. poligonoko 1885. lurzatiarekin trukatzeko

Lodosako Udalak, 2022ko otsailaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea herri-lurzati txiki baten desafektazioa, trukea egiteko. Eskatzailea Blanca Nieves Cordón Erdociain da. Desafektatu beharreko herri-lurra Lodosako Udalaren jabetzakoa da, eta harekin zuzeneko trukea eginen da. Hona katastroko erreferentzia: 5. poligonoko 340. lurzatia; trukea egiteko jabetza pribatu batekin, katastroko erreferentzia: 1. poligonoa, 1885. lurzatia, dagokion baldintza-agiriaren arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia eta espedientea, interesdunen eskura baitira udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.

Lodosan, 2022ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Lourdes San Miguel Rojo.

Iragarkiaren kodea: L2202618