45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GORZA

Udal ordenantza, administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Gorzako Udalak, 2021eko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoa eta egoitza elektronikoa arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gorzan, 2022ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Luis Iriarte Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2202487