45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Xehetasun-azterketa, Iberoko 4. poligonoko 488. eta 543. lurzatien lerrokadurak eta bolumenak aldatzeko. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Sugea Home SLk sustatua, lerrokadurak eta bolumenak aldatzeko Iberoko 4. poligonoko 488. eta 543. lurzatietan.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin.

Oltza Zendean, 2022ko otsailaren 18an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2202572