45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2022ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzaren indargabetzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzaren indargabetzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko indargabetuta geldituko da.

Beran, 2022ko otsailaren 18an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2202613