45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Ordenantza, udalerriko telekomunikazio sareetako instalazio erradioelektrikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2022ko otsailaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bakaikuko udalerriko telekomunikazio sareetako instalazio erradioelektrikoak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Bakaikuko Udalaren administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza behin betikoz onetsiko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bakaikun, 2022ko otsailaren 11n.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2202579